Oxel Erostarbe (Elgeta): "EAJ eta H1! hauteskundekeriatan"

aiturriagaetxebarria 2011ko mar. 2a, 15:32

Lau urtean herriaren alde lanik egin ez, eta hauteskunde bezperan, hasi dira EAJ eta H1! gobernu taldeari kontuak eskatzen.

Argitu ditzagun kontuak:

1-Egoera ekonomiko onean izan zuten EAJ eta H1!-ek Elgeta kudeatzeko ardura. Ahaztu egin dira 2003tik 2007ra, egoera ekonomiko onean, 646.669 euro eskatu zituztela maileguetan. Aralar-Independenteak eta EAE-ANVk osatzen dugun gobernuak 437.087 euro eskatu ditu legealdian. Krisi egoeran, proiektu garrantzitsuak aurrera aterata (haurtzaindegi berria, ludoteka eta gazteleku berria, Salbador kalea urbanizatu, gerra zibilaren ibilbide tematikoa, Asentzioko hezeguneko lanak…) gure gobernuak zor gutxiago eragin du.

2-EAJ eta H1! ahaztu egin dira aurreko legealdian 386.905 euro utzi zituztela ordaindu gabe. Udala 1.091.131 euroko zorrarekin utzi zuten. Aurpegia behar da norberaren kontuak ordaindu gabe laga, egoera ekonomiko onean txarrean baino zor gehiago eragin eta Udalaren zorraren ardura gure gobernu taldeari botatzeko.

3-Legealdian 1.965.691 euro lortu du Udalak dirulaguntzetan. Aurreko legealdian 1.072.808 euro lortu ziren. Gobernu talde honek aurreko gobernu taldearen diru bikoitza ekarri du herrira.

4-Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du Elgetaren aldeko apustua egin. Lortu diren dirulaguntzetatik 1.231.007 euro Eusko Jaurlaritzak eman ditu. Estatuak Foru Aldundiak baino dirulaguntza gehiago bideratu du Elgetara.

5-Aurrezkirik ez duen Udala garela esan dute EAJ eta H1!-ek. Datu bakarra: 2010eko likidazioa 80.000 eurotik gorako aurrezkiarekin itxiko dugu.

EAJ eta H1!-i: Aralar-Independenteak prest dago batzar ireki baten bakoitzaren legealdietako kontu ekonomikoez eztabaidatzera. Bitartean, lanean jarraituko dugu, maiatza arte ez dira eta hauteskundeak. Gero elgetarrek aukera dezatela, atzera egin edo Elgeta etorkizunera begira mantendu.

(Elgetako Aralar-Independenteak)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak