Bihar eta etzi pasako da guretik gaur Altsasun abiatuko den AHTren kontrako bizikleta martxa

Julen Iriondo 2013ko uzt. 25a, 10:46

Mugitu! Mugimenduak AHTren kontrako bizikleta martxa desobeditzailea antolatu du gaur –uztailaren 25a– hasi eta abuztuaren 1era arte egiteko, Abiadura Handiko Trena pasako den Euskal Herriko hainbat herritan barrena. Lurraren babesaren ikuspegitik egin nahi dute oraingoan protesta, eta lurra erabiltzen duten beste hainbat azpiegitura ere salatuko dituzte egingo dituzten hitzaldi eta abarretan.

Mugitu! Mugimenduarentzat, beste hainbat herrialdek asmoak birplanteatu dituzten honetan "inoiz baino argiagoak" dira proiektua geldiarazteko arrazoiak. Arrazoi ekonomikoak eta sozialak aipatzen ditu Mila Elortzak, lurrarekiko ondorioez ahaztu gabe.

Hain justu ere, lurrarekiko defentsa egin nahi dute, besteak beste, bizikleta martxarekin. Elortzaren esanetan oraindik garaiz da proiektua geratzeko, AHTren lanetara bideratzekoa den diruaren herena baino ez delako oraindik erabili.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak