'Euskalerria.org' ataria itxi egingo dute maiatzean

Jon Berezibar 2013ko api. 29a, 12:36

Ataria eta posta zerbitzua bertan behera geratuko dira 12 urte eta gero. Informazio ataria, zerbitzuen gida eta posta elektroniko zerbitzua eman ditu Euskalerria.org-ek orain arte eta egubakoitzean jakinarazi zuten oraingo astean zerbitzuarekin amaituko dutela.

2001 urtean abiatu zuten egitasmoa helburu bakar batekin: sarean euskarazko eta doako kalitatezko zerbitzuak erabili ahal izateko aukera ematea. Honela, posta zerbitzuak hasiera baten arrakasta nahikoa izan zuen. Garaiak aldatu dira, ordea, eta atarian eskegi duten oharrean onartzen dutenez, ezin dute posta zerbitzu handiekin lehiatu, “ez zerbitzu eta ez gaitasunean”, eta geroago eta zailtasun gehiago dituztela zerbitzua “modu duin baten mantentzeko”. Maiatzaren 2an etengo dute zerbitzu osoa eta egun hauetan erabiltzaileek euren datu eta informazioa gordetzeko urratsak azaltzen dituen mezua jasoko dute argibide guztiekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak