"Suposatzen dugu zer pentsa eman diela atez atekoa eta erabilitako inposizio metodoak gaitzesteko azken erakustaldi honek, edo eman beharko liekeela gutxienez, baldin eta jarrera demokratiko minimo bat baldin badute", dio Bergara Garbiak prentsa oharrean, eta ondorengoa gaineratzen du: "Ez dakigu zer pentsatzen duen gobernu taldeak sortu duen egoera honen gainean, ezta aukeratu duen herriaren kontra gobernatzen diharduen gobernatzailea izatearen paradoxaren gainean ere".
Plataformak prentsa oharrean jasotzen duenez, ez du baztertzen ekintza gehiago aurrera eramatea: "Adi egon beharko gara atez atekoaren muntaian eman ditzaketen urratsen aurrean, horien kontrako ekintzak burutzeko aukerarik baztertu barik. Ez digute atez atekoa inposatuko. Herri kontsulta exijitzen dugu, hitza herriari".
Esker hitzak
Bergara Garbiak eskerrak eman dizkie Gipuzkoako plataformen koordinakundeari eta deialdiarekin bat egin zuten plataforma ezberdinetako ordezkariei, hitzordura huts egin ez izanagatik.