Bergara Garbia: "Parte-hartze erabat arrakastatsua izan da"

Goiatz Arana Begiristain 2013ko api. 15a, 14:27

Bergara Garbia herri plataformak atez atekoaren kontra egubakoitzean egindako manifestazioan parte hartu zuten bergararrak zoriondu ditu, "erabateko arrakasta" izan zelako: "Arrakastatsua izan zen parte-hartze aldetik eta baita erakutsitako gizalegezko portaera eredugarriarengatik ere", dio. Udal Gobernu taldeko Bilduko ordezkariei ere zuzendu zaizkio, "manifestazioak zer pentsa eman" beharko liekeela esanez.

"Suposatzen dugu zer pentsa eman diela atez atekoa eta erabilitako inposizio metodoak gaitzesteko azken erakustaldi honek, edo eman beharko liekeela gutxienez, baldin eta jarrera demokratiko minimo bat baldin badute", dio Bergara Garbiak prentsa oharrean, eta ondorengoa gaineratzen du: "Ez dakigu zer pentsatzen duen gobernu taldeak sortu duen egoera honen gainean, ezta aukeratu duen herriaren kontra gobernatzen diharduen gobernatzailea izatearen paradoxaren gainean ere". 

Plataformak prentsa oharrean jasotzen duenez, ez du baztertzen ekintza gehiago aurrera eramatea: "Adi egon beharko gara  atez atekoaren muntaian eman ditzaketen urratsen aurrean, horien kontrako ekintzak burutzeko aukerarik baztertu barik. Ez digute atez atekoa inposatuko. Herri kontsulta exijitzen dugu, hitza herriari".

Esker hitzak

Bergara Garbiak eskerrak eman dizkie Gipuzkoako plataformen koordinakundeari eta deialdiarekin bat egin zuten plataforma ezberdinetako ordezkariei, hitzordura huts egin ez izanagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak