Udaberriarekin batera, hemen dator Korrika

Ubane Madera 2013ko mar. 20a, 09:33

Gauerdia pasata, ez ohiko bizitasuna hartuko dute gaur gure ibarreko kale eta errepideek, gaueko iluntasuna apurtuaz euskararen aldeko aldarriak eta lekukoak Debagoiena zeharkatuko du-eta. Elosutik sartu (00:37) eta Leintz Gatzagatik (07:13) aterako da Korrikaren 18. edizioa.  Ibilbidea, orduak eta lekukoak, herriz herri, albistearen barruan.

Elosu-Gorla-Bergara, hortxe egingo ditu lehen kilometroak. Antzuolara joango da gero, eta herri barrutik pasatu ostean Urretxurako bidea hartuko du, Zumarraga-Legazpi egin, eta atzera ere gure ibarrean sartzeko.

Oñatin, txokolatea eta suhiltzaileak zain

Oñatitik egingo du hori, herri barrutik. Han, besteak beste, gaztetxekoak zain izango ditu, txokolate beroarekin Foruen plazan. Eta suhiltzaileak ere bai; azken horiek sirenekin girotuko dute Korrika.

Oñatitik Arrasaterako bidea hartuko du, eta Musakolatik sartu eta herria zeharkatuta, Aretxabaletara iritsiko da. Leintz ibarreko herriak ere barrutik zeharkatuko ditu Korrikak, Leintz Gatzaga tartean. Eta hortxe agurtuko du gure ibarra, Arabarako bidea hartuta. 

Ekitaldi bereziak: Elosun, traktorea

Gure ibarreko ibilbidean  euskaltzaleen babesaz gainera, harrera ekitaldi bereziak ere izango ditu Korrikak. Adibidez, Elosun gauerdian sartu aurretik, afaria egingo dute 21:00etan. Eta haren etorrera iragartzeko suziriak gertu izango dituzte. 

Eta Korrika Elosutik pasatzen den lehen aldia izango denez, traktorea gertu izango dute bertakoek, adinarengatik edo osasunarengatik korrika egin ezin dutenek Korrikan parte hartzeko aukera izan dezaten.

Gorlan, elkartea zabalik

Gorlan, berriz, bertako elkarteak, Altzasu elkarteak ateak parez pare zabalduko ditu euskalakariei harrera eta topagunea eskaintzeko. Afaria ere gertu izango dute, eta gero aterako dira korrika egitera.

Gatzagan ere, traktorea

Arrasateri dagokionez, zaratarekin emango diote bultzada Korrikari, suziri eta traka bitartez. Eta, besteak beste, Leintz Gatzagan traktore eta guzti ateratzeko asmoa dute, behin  udalerria zeharkatuta, hura inguratzen duen aldapa ia bertikalari aurre egiten laguntzeko. 

Ibilbidea eta lekukoak

Bergara

Ordua Lekua Korrikaria
23:56  Elosu Elosuarrak
 00:03  Gorla gaina
Antxintxika
 00:09  Altzasu Antxintxika
 00:16  Kurba handia
Antxintxika
 00:22  12 kilometroa
 Angiozar
 00:29  Amesti baserria
 Labegaraieta
 00:31  Gorriz txiki
 EHE
 00:35  Ugarrixa  Soraluce eta DRS
 00:37  Ugarrixa  Ernai
 00:41  Arane Goikoa
 EH Bildu
 00:43  Arane Erdikoa
 Elkarte gastronomikoa
 00:47  Udal biltegia
 Aranzadiko langileak
 00:50  Infernukua  Jardun
 00:52  Udal pilotalekua
 Udal langileak
 00:54  Multiopticas  Ikastetxe publikoak
 00:56  Ekilur  Aranzadi ikastola
 00:57  Ileapaindegia  Ikastetxe publikoak
 00:59  Urteaga  Udal zinegotziak
 01:00  Etxetxoa  Mariaren lagundia

Antzuola

Ordua Lekua Korrikaria
01:01
Muga
Bergarako Herrira
01:04
Errepidea
Bergarako LAB
01:09
Aristi
Elay
01:15
Gaztetxea
Antzuolako gaztetxea
01:22
Udaletxea
Antzuolako Udala
01:28
Goizper
Goizper
01:35
Antigua
Antzuolako herritarrak
01:41
Herri irteera
Antzuolako herritarrak

Oñati

Ordua Lekua Korrikaria
03:33
Udana
Futbol beteranoak
03:35
Errepidea
Elkar Hezi Eskola
03:39
Bihurgunea
San Martin etxe-okupa
03:41
Errepidea
Ezker Abertzalea
03:46
Bihurgunea
Arrano
04:49
Errepidea
Gaztetxea
03:52
Pibotea
Oinarri
03:55
Pibotea
Emakumeak
03:59
Seinalea
Urgain eskola
04:03
Seinalea
Musika taldeak
04:05
Olabarrieta
Udala
04:12
Olapoto
Oñatz dantza taldea
04:18
Bidaurreta
LAB
04:21
Bidaurreta
Txantxiku ikastola
04:25
Foruen plaza
Makalena
04:27
Foruen plaza
Txantxiku ikastola
04:31
Garai lantegia
Garai
04:38
Ulma Eraikuntza
Txintxurreta
04:44
Fagor biribila
Fagor
04:51
Ulma Piping
Ulma
04:57
Suhiltzaileak
Suhiltzaileak
05:04
Zubillaga
Ulma

Arrasate

Ordua Lekua Korrikaria
05:10
Elorregi
Trikitixa eskola
05:13
Barrena
Ezker Abertzalea
05:15
Ekilore
Udal langileak
05:17
Epele
SUDC
05:20
Epele
EHE-AEK
05:23
Pesa
Bildu
05:25
Caldereria Epele
Caldereria Epele
05:28
Biribila
JMA
05:30
Biribila 2
Polmetasa
05:33
Kiroldegia
Arizmendi
05:35
Gasolindegia
Goiena
05:37
Udal biltegia
Gaztetxea
05:38
Obenerreka
LAB
05:39
Maala sarrera
Eskola publikoak
05:40
Portaloia
Euskara elkarteko langileak
05:41
Iturriotz
Abantail
05:43
Portaloia
Santamas Komisiñue
05:45
Bus geltokia
Herrira
05:46
Branka
Emun
05:48
Muxibar
Maritxu Kajoi komisiñue
05:49
Ikerlan biribila
Ikerlan
05:51
Bedoñabe
Arrasateko Udala
05:53
Elektronika
Dantza taldeak
05:54
Takolo
Euskara elkarteak
05:55
Fagor sarrera
Fagor Euskara Batzordea
05:57
Fagor semaforoa
Eskola politeknikoa
05:59
Dia
Eskola politeknikoa
06:00
Gasolindegia
Auzo Lagun
06:01
Muga
Auzo Lagun

Aretxabaleta

Ordua Lekua Korrikaria
06:02
Autoeskola
Arteman + Aralar
06:05
Ortua
Fagor Assembly
06:07
Ermita
Gazte ekimena
06:10
Gaztetxea
Ezker Abertzalea + Urbaltz
06:12
Amaiaber
Belar Meta + UDA
06:15
Errazti
Kurtzebarri
06:17
Dia
Arizmendi
06:18
Zaraia
Emakumeak
06:19
Zaraia taberna
Loramendi + Murrukixo
06:20
Zaraia
Udala
06:21
Zaraia
Copreci
06:22
Zaraia
Lanbide Eskola

Eskoriatza

Ordua Lekua Korrikaria
06:22
Ederlan
Ederlan
06:25
Biribila
Aitxorrotx
06:27
Biribila
Ezker Abertzalea
06:29
Luis Ezeiza
Luis Ezeiza
06:32
Ikastola
Arizmendi
06:35
Harrizko etxea
Udala
06:37
Mazmela bidegurutzea
Ederlan
06:40
Iñarrena
EA
06:45
Zubipea
HUHEZI
07:00
Marulanda
Marulanda jatetxea

Leintz Gatzaga

Ordua Lekua Korrikaria
07:13
Txizalekua
Soran
07:14
Txizalekua
Jakion
07:15
Txizalekua
Sormen
07:16
Kurb. seinalea
Leintz-Argi
07:17
Kurb. seinalea Udala
07:18
Kurb. seinalea Gurel
07:19
Kurb. seinalea Labidea denda
07:40
Kurb. seinalea Tokieder
07:42
Arbola
Arrate jatetxea
07:45
Arbola Sorginak
07:47
Arbola Soinuak
07:48
Arbola Ehiza taldea
07:50
Arbola Malatu
07:52
Arbola Larru denda
07:55
Gaztañuzketa
Gatzagain jatetxea
07:57
Gaztañuzketa Gaztañuzketa
08:00
Gaztañuzketa Gure Ametsa
08:02
Gaztañuzketa Txirrindulariak
08:04
Gaztañuzketa Erretiratuak

Iturria: Debagoieneko Korrika 18

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak