Informazio etengabe dabil ateratzen Apple-etik, zurrumurrua jada albiste bihurtzeraino. 100 lagunek osatutako lantaldea dabil momentuz iWatch izenarekin ezagutzen den proiektua garatzen eta urtebete dihardute lanean, argitu dutenez. iPad eta iPhone-aren garapen taldeetako kideak dabiltza lanean, gainera; daukan garrantziaren froga. Apple-en erloju ideia askok iPod musika gailuaren Nano bertsioaren garaopen baten ikusi dute baina ematen duenez oso bestelako gadget bat izango dela oraingo honetan. Bloomberg hedabideak atera du albistea, enpresa barruko iturriek konfirmatuta. Apple-en ingeniarien artean goi mailako kideak omen dabiltza lanean eta, diotenez, iPod-aren ordezkoa izatera etor daiteke erloju itxuradun osagarri berri hori. Honekin batera, iPod-aren salmentak gainera, urterik urte, jaisten dabiltza. Merkatu ikuspegitik ere, analistek diote gailu berri horrek berebiziko garrantzia izan dezakeela Apple-en epe ertainerako etorkizunean.
Lehia, oraingoan aurretik
Konpetentzia gainean daukate gainera Pebble izeneko proiektu independenteak garapen handia izan baitu azken hilabeteetan. iOS eta Android sistemetara lotu daitekeen ordulari inteligentea da eta ideia horrekin enpresa asko dabiltza lanean aspalditik. Kasu honetan, berrikuntzaren trena beraz, galdua du honezkero Apple-ek. Honekin batera, merkatuan badaude kirola egiteko eskumuturreko inteligenteak, kirolarien artean harrera ezin hobea izan dutenak.