BCCk eta Fagorrek, 1.000 euro errezeta onenari

Leire Kortabarria 2013ko ots. 12a, 13:48

Basque Culinary Centerrek eta Fagor Etxetresnek errezeta lehiaketa ipini dute abian. Gastronomiazaleei eta ostalaritzako etorkizuneko profesionalei zuzenduta dago.

Antolatzaileek www.concursorecetasfagor.com webgunea ireki dute, interesatuek bertara igo ditzaten errezetak.

Publiko orokorrari zuzendutako lehiaketak otsailetik azarora arte iraungo du. Hilero irabazle bat aukeratuko da eta 1.000 euroko saria jasoko du horrek. Parte hartzeko, esandako webgunean alta hartu behar du norberak, eta errezetak igo. Horiek Facebook-en argitaratuko dituzte gero. Errezetak osasuna bereziki zaintzea edo osagai osasungarriak erabiltzea kontuan hartuko da. Hileko irabazlea epaimahai profesional batek aukeratuko du boto gehien jaso dituzten hiru errezeten artean.

Bestetik, Espainia osoko ostalaritza eta jatetxegintza ikasleek otsailetik maiatzera arte parte hartu ahal izango dute, eta bakarrak irabazi ahalko du errezeta onenaren saria: hurrengo ikasturterako beka. Ikasleek ere webgunera igo beharko dituzte errezetak, eta jarraitzaileek gehien bozkatutako sei errezetak izango dira finalistak. Basque Culinary Centerrek aukeratuko du irabazlea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak