Bilatzaile arruntek webgune pornografikoek baino 'malware' gehiago dakarte, Ciscoren arabera

Jon Berezibar 2013ko ots. 5a, 16:28

Kontrako ustea izan arren, sare sozial, bilatzaile arrunt eta on-line dendetan dago arrisku gehiago dago pornografia ala apustuetara dedikatutakoetan baino. Erosketa webguneak 21 aldiz arriskutsuagoak ei dira. Bilaketa motoreetan 27 bider handiagoa da arriskua eta publizitate loturetan 182; beti, pornografia eta apustu orriekin konparatuta. Cisco enpresak urtero egiten duen txostenaren ondorio esanguratsuenetako batzuk dira horiek.

Sistema eragile, euskarri eta webgune zein sare sozialetan malware-ak 2012an izandako hazkundea nabaria izan dela dio txostenak eta, batez ere, Android sistema eragilean igo dira erasoak, zehazki, %2577. Hala ere, mugikorretik software txarraren %0.5 soilik sartzen ei da Ciscoren arabera. Guztia baina, ez da hazkundea izan. Spam bolumena orokorrean %18 txikitu da. Estatu Batuak dira malware gehien duten herrialdean (%33,14) eta ondoren daude %10aren bueltan Errusia, Danimarka eta Suedia. Txina, azken urteetan malware-aren sailkapenetan goiko lekuetan egondakoa, bigarren postutik seigarrenera jaitsi da 2011tik 2012ra bitartean.

Gazteentzat, pribatutasun ez ei da ardura

Txostenak luze eta zabal dihardu erabiltzaileen ohitura eta jarreren artean. Pribatutasuna da aztertzen den alor nagusietako bat eta kontsultatutako langile gazteen %91k uste du amaitu dela pribatutasunaren aroa eta horietatik %57ri ez die ardura euren informazio pribatua hirugarrenen esku egotea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak