Blackberry 10 sorta berria aurkeztu dute, hegaldatzeko itxaropenez

Jon Berezibar 2013ko urt. 31a, 13:24

Makaladitik ateratzeko esperantza jarria du Blackberryk modelo berrietan. Etxe kanadiarraren 2013ko apustu nagusiak dira Z10 eta Q10 telefonoak, Blackberry 10 seriearen barne. Konektibitatea eta lanerako produktibitatea bilatzen duten erabiltzaileendako bereziki diseinatuta daude; diotenez.

Z10 modeloa (kolore zurian) pantaila ukigarriduna da eta Q10-ak Blackberryren ikur bilakatu den teklatua dauka, 3,1 hazbeteko eta 320 pixeleko erresoluziodun pantailarekin. Z10a da baina apustu nagusia, pantaila ukigarria duen modeloa. 4,2 hazbeteko pantailarekin eta eta 1280x768 pixeleko erresoluzioarekin, 1,5 GHz-ko nukleoa dauka eta 2 GBko RAMa.

Blackberryren indargunea beti izan da teklatua eta idazterako orduan ematen dituen erraztasunak. Horrela, Blackberry 10 sorta berrian erabiltzailea idazten dabilen hitza iragartzeko azkartasuna areagotu dute, "tekleatu barik" idazteko, eurek dioten bezala. Bestelako funtzionalitate interesgarriak ere badakartza sorta berriak. Izan ere, telefono berean lanerako eta bizitza pertsonalerako bi profil erabat banatu edukitzeko modua ere errazten da eta elkarren artean erraz alda daiteke. Bideo-deiak ere etorriko dira serie berriarekin Blackberry Messenger aplikazioaren barruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak