Megaupload-en errautsetatik, abian da 'Mega', doako 50 GBko espazioarekin

Jon Berezibar 2013ko urt. 21a, 14:04

Zapatuan abiatu zuen Kim Dotcom-ek ekimen berria. Fitxategiak igo eta deskargatzeko aukera ematen du Mega-k, 8 terabytera arte. Fitxategiak, baina, pasahitz batekin daude babestuta. Horrela, erabiltzaileari uzten zaio edukiaren gaineko erantzukizun guztia. Euskara, gainera, zerbitzuaren hizkuntzen artean aurkitzen da. Dotcom oraindik epaiketaren zain dago.

Zapatuan abiatu zen Megauploaden errautsetatik sortutako Mega on-line biltegia. Fitxategiak gorde eta deskargartzeko zerbitzua da Kim Dotcom-en ekimen berria; oraindik ere baldintzapeko askatasunean dagoenean Zeelanda Berrian, Estatu Batuetatik pirateria akusaziopean, abiatuta.


Pasahitzarekin, erbiltzailea bera erantzule

Mega zerbitzu berriak 50 GB eskaintzeko ditu biltegirako doan eta, horrekin batera, posta elektronikoa eta domeinu izenak ere eskuratu daitezke. Eskaintza hori osatzeko berehalako mezularitza ala mugikor bidezko sarbidea ere ematen dira. Ordainduz gero, 400 GB eta 8 terabyte arteko edukierak eskaintzen dira hileko 19,99 eta 29,99 euroren truke. Momentuz, eta Dotcomek berak twitter bitartez jakinarazi duenez, 250.000 erabiltzailek hartu zuten alta lehen orduetan. Igotako fitxategiak pasahitz batekin egongo dira babestuta. Ezingo da esteka soil batekin horietara sarbiderik izan. Erabitzaileak fitxategia igotzerakoan pasahitz bat eskuratuko dio sistemak. Fitxategira berriz iristeko pasahitz hori beharrezkoa izango da eta soilik erabiltzaileak izango du pasahitz hori. Modu honetara traba legalak saihesteko modu erraza aurkitu du Dotcom-ek, pasahitz barik ezinezkoa baitzaie Megako kudeatzaileei igotako edukia ikustea eta ezin da jakin eduki horrek egile eskubiderik ba ote duen. Erabiltzailearen esku geratzen da, teorian behintzat, igotako fitxategien gaineko erantzukizuna.


Dotcom-en egoera legala

Mega-ren sustatzaileari dagokionez, Zeelanda Berrian aurkitzen da epaiketaren zain. ;artxoaren 25ean erabaki beharko du Zeelanda Berriak Estatu Batuetara estraditatuko duen ala ez. Pirateria karguei erantzun behar die Estatu Batuetan Kim Dotcomek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak