Myspace berria zabalik da, itxura guztiz aldatuarekin

Jon Berezibar 2013ko urt. 17a, 13:44

Urte eta erdi beta pribatuan izan eta gero abiatze ofiziala izan du Myspace berria, hain zuzen, New Myspace izenarekin bataiatu dutena. Erreproduzitzailean, bilaketetan eta disenu erabat berrituan datoz aldaketak.

2011 urte erdialdean jakin zen Specific Media taldeak erosi zuela Myspace eta sare soziala berrabiatzeko buruzagitza Justin Timberlake musikari eta aktoreari egokitu ziotela, hura ere enpresaren akzioduna. Ordutik nahiko isilpean izan dituzte xehetasun guztiak baina aurreko udan hasi ziren lehen argibideak ematen Timberlake berak sare sozialetan zabaldutako bideo batekin. Myspace-en itxura eta diseinu aldaketa argia eta garbia ikus ziteken bideo horretan ordurako. Orain, urte eta erdi beta pribatuan izan eta gero, abiatze ofiziala izan du Myspace berriak, hain zuzen, New Myspace izenarekin bataiatu dutena. 

Aurretik, gauza jakina zen moduan, goitik behera diseinatu dute sare osoa, erabilera sinpletu, bai bilaketan zein nabigazioan, eta musika erreproduzitzailea orriaren beheko aldeko barra horizontal baten kokatu dute. Abestiak itxaron zerrendan jarri ala kontaktuek berriki entzundakoak gehitzeko aukera ematen du erreporodizitzaile berriak. 

Helbide berria new.myspace.com da eta Facebook eta Twitter kontuekin ere sar daiteke aurrerantzean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak