Egitarauaren helburuak dira: IKTen erabilerarekin enpresen lehiakortasuna hobetzea; negozioan teknologia berriak ezartzeko oztopoak ezabatzea; sektoreko enpresetan teknologien jardunbide egokiak sustatzea; enpresei hobekuntza prozesuan lagundtzea eta etengabeko hobekuntza bultzatzen duen Norako turistikoaren kontzientzia sustatzea.
2012an, Debagoieneko 12 parte-hartzaile
2012an, Debagoieneko eskualdean 12 establezimenduk parte hartu zuten eta hau da parte hartu eta ziurtagiria lortu zuten establezimenduen zerrenda:
- Arrasatekoak: Hilarion Jatetxea eta Santa Ana hotela.
- Oñatikoak: Arantzazuko Parketxea; Arrikrutz Oñatiko kobak; Debagoieneko turismo informazio eta interpretazio zentroa; Etxe Aundi hotela; Goiko Benta ostatua; Soraluze ostatua; Oñatiko Garapen eta Turismo Agentzia eta baita Turisko bulegoa ere.
- Bergaran, berriz, Turismo bulegoa.
- Eskoriatzako Gorosarri landa apartamentuak.
Izen-emate epea urtarrilaren 15ean amaitzen da
Egitarau honen inguruko informazio gehiago lortzeko edota aurtengo deialdian parte hartzeko, Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailarekin harremanetan jartzea gomendatzen zaie. Honakoak haremenetan hartzeko bideak: Tlnf. 943 79 64 63 eta e-maila: turismo@debagoiena.net. Parte hartzeko epea urtarrilaren 15ean amaituko da.