Bergarak irabazi du Mojategiko derbia, euripean (0-1)

Mireia Bikuña 2012ko aza. 1a, 20:31

87. minutuan Julen Iñurrietak buruz sartutako golarekin irabazi ditu hiru puntuak Neka Galanen taldeak: 0-1. Mondrak etxean jokatutako lau partiduak galdu ditu. "Puntu bat merezi izan dugula uste dut", esan digu partidu bukaeran Iker Lopez, Mondrako jokalariak. Golaz gain, aipatzeko ezer gutxi eman du derbiak: joko, aukera eta emozio gutxi, eta euri asko. Minutu askotan euria izan da nagusi  futbol zelaian.

Azken minutuetan sartutako gola izan da derbiko gauzarik aipagarriena. Mondra sendo egon da atzean, baina zelai erdian baloi asko galduta, ez du jaurtiketa garbirik egin 90 minutuetan. Bergara ondo kokatu da zelaian, baina erasoan ideia garkiekin irtetzeko arazoak izan ditu. Hori horrela, lehia berdinketarekin bukatuko zela eman zirudien, baina mahoneroen gola heldu da. 

Hurrengo jardunaldiak Mondrak  Hernaniren kontra jokatuko du, etxetik kanpo. Orain arte, Iturrinoren taldeak askoz hobeto jokatu du etxetik kanpo (aurreko aste bukaeran Oñatin irabazi zuen). Bestalde, Bergarak Agorrosinen jokatuko du Touringen kontra.

Hasierako hamaikakoak

  • Mondra: Oier, Crespo, Kevin, Erik, Zabaleta, Dueñas, Lander, Lopez, Andoni, Gonzalez eta Azkarate.
  • Bergara: Soto, Apellaniz, Urrutia, Nafarrate, Iñurrieta, Aranburu, Cabanillas, Beitia, Matxo, Baltzategi eta Crespo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak