Arizmendiren etapa berriak kirol taldeetan ere izango du isla

Goiatz Arana Begiristain 2012ko urr. 27a, 14:42

Atzo, egubakoitza, Arizmendi Kirol Elkarteko futbol eta areto futboleko taldeen aurkezpena egin zuten Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Neska eta mutil ekipazio berriarekin irten ziren, gainera, kantxara. Ikastolak bere etapa berrirako aukeratutako logo eta koloreak dituzte kirolarien jantzi berriek ere.

250 neska-mutil inguru batzen ditu Arizmendi Kirol Elkarteak. Futbol eta areto futboleko sailetan dabil gehiengoa, baina badira beste sail batzuk ere: saskibaloia, squasha, mendi lasterketak, igeriketa eta boleibola. Kasu batzuetan, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako kirol elkarteekin elkarlanean ateratzen dituzte aurrera taldeak. Parte hartzea, ondo pasatzea eta Arizmendiko ikasleen nahiz herriko neska-mutil gazteen artean kirol ohiturak sustatzea dira helburuak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak