Maider Unda: "Zorionak sarituei, kirol olinpikoari eta irabazi dugun neska guztiei"

Goiatz Arana Begiristain 2012ko urr. 25a, 18:50

Hitz horiekin eskertu du Maider Unda borrokalari oletarrak Patxi Lopez jarduneko lehendakariaren eskutik jasotako Lan Onari Saria. Eusko Jaurlaritzak Euskadiren Eguna ospatzeko Lehendakaritzan egindako ekitaldi instituzionalean jaso du garaikurra, Londresko Joko olinpikoetan domina lortu duten beste euskal kirolariekin batera. Ramiro Pinilla eta Ramon Saizarbitoria idazleak eta Eibarko Armeria Eskola ere saritu dituzte, eta Jose Antonio Ardanzari eman diote Gernikako Arbolaren Gurutzea.

Eibarko Armeria Eskolaren izenean, Jose Luis Novoa eskolako zuzendariak jaso du oroigarria. Eta kirolariei dagokienean, Undarekin batera saria jaso dute: Maialen Chourraut (arrauna), Richard Oribe (paralinpikoa) Patricia Elorza (eskubaloia), Eli Pinedo (eskubaloia) eta Nely Carla Albertok (eskubaloia). Lagun Onari goraipamena, Frantziar Errepublikak jaso du, "ETAren terrorismoaren aurkako borrokan emandako laguntzagatik".

Sarituei dominak eman ondoren, hitza hartu du Patxi Lopezek, eta gaurkoa lehendakari (jada, jarduneko lehendakari) moduan zuzenduko duen azken ekitaldietako bat izan dela onartzearekin batera, autogobernuaren eta Gernikako Estatutuaren aldeko defentsa egiteko aprobetxatu du aukera.

Sarituekin batera, hainbat eta hainbat ordezkari batu ditu ekitaldiak. Bertan izan dira, besteak beste, Iñigo Urkullu; Iñaki Azkuna, Bilboko alkatea; Carlos Urquijo, Gobernuko ordezkaria; eta Iñigo Lamarca, Arartekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak