Datu biltegien ateak zabaldu ditu lehen aldiz Google-ek, birtualki

Jon Berezibar 2012ko urr. 23a, 13:09

Joan den eguaztenean ireki zituen lehen aldiz Google-ek informazio eta datu guztiak gordetzen dituen biltegiak. "Datuen Gune" delakoan Gmaileko e-posta guztiak, Youtube-eko bideoak eta bilaketa motorearen datu guztiak biltzen dira, besteak beste. Segurtasun neurri altuenak dituzte zentrook – 8 guztira, 6 Estatu Batuetan eta 2 Europan, Finlandian eta Belgikan – eta Google.com/intl/es-419/about/datacenters helbidean egin daiteke tour birtuala.

Gardentasun politika

Ekimena azkenaldiko Google-en gardentasun politikaren barruan dator, ziklo berri bati ekin nahi baitiote enpresan, gardentasuna eta pribatutasuna eta segurtasuna zutabe nagusiak izango dituena, Google-etik behin eta berriz zabaldu dutenez.


Jakintza partekatuz

Sekretismo handiak inguratu ditu beti Google biltegi erraldoiak baina, kontraesankorra badirudi ere, horien diseinuan eta energia aurrezteko neurrien xehetasunak aspalditik publiko egiten ditu Google, jakintza hori mesede orokorraren izenean partekatzeko. Milioi bat zerbitzari baino gehiago dauzka Google-en gaur egun lanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak