Debagoieneko zirkuituko azken bi hitzorduak batera datoz, etxeko denboraldia amaitu egingo da, baita indarrez amaitu ere. Bizikleta gosez direnek hitzordu bikoitza dute bihar, zapatua (10:00, Musakolako kiroldegia) Besaidekoek Arrasateko martxa egingo dutelako, eta domekan Eskoriatzakoek hartuko dutelako erreleboa (09:00, Herriko plaza).
70 kilometro baino gehiago
Bi martxetara animatzen direnek –iaz ere hitzordu bikoitza izan zen, eta asko izan ziren bietara animatu zirenak– 70 kilometro baino gehiago izango dituzte bailarako mendietan zehar.
Arrasateko martxan aldaketa dezente izango dira; lehenengo kilometroak Udala eta Anporreta inguruan egingo dituzte, eta ondoren Urkulu aldera abiatuko dira Etxaetatik, azken kilometroak Kurtzetxikin egiteko. Hala, eguraldi txarra tarteko azken orduko aldaketaren bat edo beste egingo dute antolatzaileek.
Eskoriatzan, berriz, lehenengo kilometroak Kurtzebarri aldera egingo dituzte, eta Leixargaratetik jaitsi eta indarrak berreskuratu ostean Jarindo aldean egingo dute ibilbideko bigarren zatia. Bi martxa horietan parte hartzeko egunean bertan eman ahal izango da izena, irteera baino apur bat lehenago joanda (Federatuek 10 euro, federatu gabeek 15 euro). Hala, lokatza ez dadila aitzakia izan, bai Arrasaten eta baita Eskoriatzan ere bizikletak garbitzeko modua egongo delako, eta baita dutxak ere, kiroldegian.