Urriaren 14an, domeka, azkeneko mendi ibilbidea Arantzazun

Amaia Garate 2012ko urr. 8a, 18:22

Lau mendi ibilbideren ondoren, domeka honetan egingo da 2012ko mendi irteeren programari amaiera emango dion txangoa. Ezkutuko bidean zeharreko 7 kilometroko mendi ibilbidea izango da, eta goizeko 09:00etan hasiko da Arantzazuko turismo bulego ondoko aparkalekutik.

Arantzazuko Parketxeak eta Arantzazuko Adiskideak elkarteak igande honetan emango diote amaiera aurtengo mendi irteeren programari. Hasierako puntutik, Arantzazuko aparkalekutik, ikusten diren Bellostegi eta Erbizkun mendiak inguratzeaz gain, arroilaren sakonunerantz eramango gaitu eta jarraian, Arriona eta Bellotzako saroiak zeharkatuko ditu.

Gainontzeko mendi ibilbidetan bezala, Arantzazuko Parketxeko teknikari batek gidatuko du taldea, ibilbideko interes puntu guztietan azalpenak emanez. Baina lan hau ezinezkoa izango litzateke Arantzazuko Adiskideetako boluntarioen laguntza gabe, hauek baitira partaideak laguntzen dituztenak eta ibilbidea aisialdiaren eta naturaren gozamenerako ikuspegitik egiten arduratzen direnak.

Aurreko txangoetan bezala, partehartzaile helduak hiru euro ordaindu beharko dituzte, eta 6tik 12 urte bitarteko haurrek bi. Interesatuek Arantzazuko Parketxean eman dezakete izena telefonoz (943-782894 / 943 25 10 15 edo 665 72 14 08) edo posta elektronikoz (arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net). Mendiko arropa eta oinetakoak erabiltzea gomendatzen dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak