UDAk nahi baina ezin, azkenean Bergarakoen defentsarentzat puntua

Jon Berezibar 2012ko urr. 8a, 14:44

Saiatuagatik eta sortutako aukerengatik, erraz beharko zukeen garaipenak etxekoentzat, baina azken ukitu horren faltan egon ziren UDAkoak eta azken txanpan amorruz ekin bazioten ere, nahi eta ezin hutsa izan zen atzoko partidua aretxabaletarrentzat.

Asteburuko kirol kronikak

Bergarak defentsa tematia aurkeztu zuen lehen unetik, etxeko aurkariaren sasoi onaren jakitun.  Aretxabaletarrek jakin zuten Bergarakoen atean jokoari eusten, baina ezin asmatuta ibili ziren, batetik, eta, gainera, atezaina txukun ibili zen lanean. Interes txikiko lehen zatian, soilik epaileak lortu zuen jokalari eta ikusleak piztea, etxeko taldearen jarraitzaileak bereziki sutuz.

Amorruz ere ezin

Bigarren zatirako, aldiz, amorru handiagoa erakutsi zuten bi taldeek eta pase luze eta jokaldi zabalen apustua egin zuten. Oldartzearen abantailak hobeto etxeko taldeak baliatu zituen, nahiz eta Bergarak ere eutsi zion aurkariaren demari. Baina nahi eta ezin, bigarren zatian ostera ere, eta golik ez zen egon atzo Ibarran, ez behintzat ligako partiduan.

Bi taldeek elkarri presio handia egin zioten, gogor heldu ere; falta eta txartel horien bilduma da horren froga. Hutseko berdinketa amaieran eta ezin asmatu izanaren frustrazioarekin joan ziren aldageletara etxekoak eta bisitariak, aldiz, borrokatu behar izan zuten puntu batekin.

Bergarak defentsan egin zuen lanik handiena eta azkenean, joko ausarta eta hobea aretxabaletarrena izan bazen ere, bergararrena izan zen erabakirik errentagarriena. Bergarak berriz ere frogatu du indargunea zein duen eta UDA konturatu da azken momentuko ukitu hori falta zaiola emaitzak eskuratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak