Liga ondo hasi duten Aretxabaleta eta Bergara aurrez aurre, domekan

Xabier Urtzelai 2012ko urr. 5a, 08:00

Ligako laugarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan, eta dagoeneko ikasturteko hirugarren derbia izango da. Martxa honetan ibarreko taldeen arteko zeingehiagokek interesa galdu behar dute. Hala, domekan liga txukun hasi zuten Aretxabaleta eta Bergara izango dira zein baino zein gehiago Ibarra futbol zelaian (16:30). Aretxabaletakoek aukera ona galdu zuten joan den astean Azkoagainen, Aloñaren kontra irabaziz gero lider egongo zirelako sailkapenean, Hernanirekin batera.

Egiari zor, baina, Albistegiren mutilendako sari handiegia izango litzateke, berdegunean eskaini zutena ikusita.
Bergarak, berriz, orain arteko bi garaipenak etxean lortu ditu, eta biak ere alde txikiagatik (1-0); ikusteko dago Galanen mutilak Ibarran zer egiteko gauza diren (16:30). 

Aloña eta Mondra kanpoan

Arrasateko eta Oñatiko taldeak txanponaren beste aldean daude, liga horren ondo hasi ez dutenen multzoan. Arrasatekoek haserre amaitu zuten joan den astean epaileekin, eta GOIENAk jakin du astelehenean zuzendaritza taldeko hainbat ordezkari Donostiara joatekoak direla, epaileen komiteaz berba egitera. Haserreak alboratuta, Beti Gaztekoak ondo portatu dira, eta partidua domekan jokatzea onartu dute (Lesaka, 17:00) Mondrak hala eskatuta. Aloñak, berriz, itxura txukuna erakutsi zuen domekan Azkoagainen, eta Azkargortak esan moduan, emaitzek lagundu ez badute ere, sentsazioak onak dira. Bihar Trintxerpe izango dute kontrario (16:30).

Hemen jardunaldi osoko ordutegiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak