Urrian datoz Oñatiko, Arrasateko eta Eskoriatzako mtb martxak

Xabier Urtzelai 2012ko urr. 4a, 11:09

Debagoieneko mendi bizikleta zirkuituaren barruan egutegiko hurrengo hitzorduak Oñatin, Arrasaten eta Eskoriatzan egingo dituzte. Oñatiko lagunek urriaren 14an, domeka, egingo dute Iban Altuberen oroimenezkoa, eta Arrasaten, Besaide Mendi Elkartearen hamabostaldiaren barruan urriaren 20an, zapatua, egingo dute hitzordua. Eskoriatzan, berriz, urriaren 21ean egingo dute.

Oñatiko antolatzaileek martxa hasi aurretik Iban Altube omentzeko tartea hartuko dute goizeko lehen orduan (09:00), eta ondoren egingo dute irteera. Urtero moduan, ibilbide ederra prestatu dute Oñatiko parajeetan, bi ibilbiderekin: luzeak 36 kilometro izango ditu, eta motzak 30 kilometro (Izena emateko federatuek 10 euro, ez federatuek 15 euro).
 Horrekin batera, baina, umeendako ere 5 kilometro izango dituen irteera prestatuko dute, 10:30ean hasita.

Arrasatekoa hilaren 20an, Eskoriatzakoa 21ean
Arrasateko martxa astebete geroago etorriko da. Aurtengo ibilbidean aldaketa batzuk egingo dituzte, eta ibilbide luzea azken urteotakoa baino apur bat luzeagoa izango da (33km). Hurrengo egunean, berriz, Eskoriatzan hartuko dute erreleboa, Eskoriatzako 23. Mendi bizikleta martxarekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak