Arizmendiko neskek debut ona izan dute kategoria berrian

Xabier Urtzelai 2012ko urr. 2a, 14:56

Senior mailako Arizmendiko neskek hirugarren mailan debuta egin zuten asteburuan, iaz kategoriaz igo ostean. Eta, hasteko modu onena izan zuten, Touring ondo hartu zuten-eta mendean (0-4). Horrez gain, kadete neskek ere etxeko partidua erraz irabazi zuten (6-0); atsedenaldiaren aurretik egin zituzten gol guztiak.

Arizmendi kirol elkarteko taldeek hasi dute denboraldia. Aurten, futbolean, iaz baino 2 talde gehiago izango dituzte. Guztira zortzi talde izango dira futbolean jardungo dutenak. Horietatik lau nesken taldeak dira eta beste lau mutilenak. Nesken futbol eskolako entrenamendu saioak urriaren 5ean hasiko dituzte, 17:00-18:00 bitartean, Aretxabaletako Ibarrako futbol zelaian.

Areto futboleko bi taldeek eta saskibaloiko taldeek aldiz, denboraldia urria erdialdean hasiko dute. Berrikuntza bezala, eskalada eta mendi lasterketen taldea osatuko dituzte. Iaz, Zegama-Aizkorriko junior trail lasterketarako hiru ikasle prestatu ziren eta aurten talde hori sendotzeko asmoa dute; horretarako, Gipuzkoan zehar antolatzen diren lasterketetan hartuko dute parte.

Futbolari dagokionez, regionaleko taldeak 2-2 berdindu ziren Eibarren jokatutako partiduan. Gazteek ezin izan zioten partidu hasieran lortutako 0-2ko aldeari eutsi eta 3-2 galdu zuten. Kadete mutilek ere galdu egin zuten (2-0) UDAko mutilen kontra. Hala, asteburuko poztasun handienak nesken taldeek eman dituzte. Alde batetik, senior neskek 3.mailako kategorian debut ezinhobea izan zuten, Touring-en aurkako partiduan 0-4 nagusitu ziren-eta. Horretaz gain, kadete neskek ere etxeko partidua oso erraz irabazi zuten, atsedenaldian 6-0ko errenta lortuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak