Urriko zubia mendian pasatzeko proposamena Pol-Polen eta Besaideren eskutik

Xabier Urtzelai 2012ko urr. 2a, 11:00

Pilareko zubirako proposamenarekin datoz Bergarako Pol-Pol eta Arrasateko Besaide mendi elkarteak. Bergarakoek Leongo mendiak aukeratu dituzte, eta Arrasatekoek Picos de Europa. Adi, egun hauetan eman beharko delako izena.

Urriaren 12, 13 eta 14an izango dira bi mendi irteerok. Bergarako Pol-Pol Mendizale Taldeak eta Gorla Alpinok Leonera joango dira. Hain justu ere, San Isidro inguruko mendietara. Autobusa urriaren 12an, egubakoitzean, goizeko 5etan aterako da Udal Pilotaleku aurretik. Bidaiarako txartelak Pol-Poleko bulegoan eskura daitezke. Pol-Poletik adierazi dutenez, "irteerak ez du aparteko zailtasunik".

Besaidekoak Picos de Europara

Besaidekoek, berriz, hala antolatu dute zubia –behean–. Urriaren 12an, goizeko 06:00etan abiatuko dira autbusez –Garibaiko geltokian– eta gauak pentsio erdian igaroko dituzte, mendiko aterpetxeetan. Norberak eraman beharko ditu 3 egunetarako bazkariak. Izen emateak: Urriak 3 eta 4, 19:30-20:30 bitartean, Besaide elkartean (Telf. 943773066).

 

  • Urriak 12: Espinama - Aliva aterpetxea (1667m).
  • Urriak 13: Aliva aterpetxea - Collado Jermoso aterpetxea (2064m).
  • Urriak 14: Collado Jermoso aterpetxea - Fuente De.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak