Birusen erasoek gora egin dute, bereziki mugikorretan

Jon Berezibar 2012ko ira. 3a, 13:35

Karspersky enpresak zabaldutako txostenaren arabera, azken hiruhilekoan gertatu da Android sistemetan hirukoiztea, eta birusak zabaltzeko bide eta modu berriez ohartarazten dute; SMS bidez kutsatutakoak edo pasahitzen lapurreten hazkundea bera, kasu. 15.000 fitxategi kaltegarri atzeman zituen antibirusak azken hiru hilabeteetan; aurreko urtearekin alderatuta, hirukoitza.

Bankuko datuak eskuratzeko erasoen kopurua da gehien hazi dena. Telefonoetako erasoak hazi badira ere, etxeko ordenagailuaren kontra ere ekiten diote birusek, arlo horretan jaitsiera nabarmenik gertatu barik.

Etxeko erasoek ere gora

Esan bezala, mahaigaineko ordenagailuetan, segurtasun neurriak hartuta ere, erasoek gora egin dute, baina, Karsperskyren arabera, Espainia erdi mailako leku seguruen taldean kokatzen da arrisku mailari dagokionez. Munduko herrialderik seguruenak, ikerketa beraren arabera, Taiwan, Japonia, Danimarka, Luxenburgo eta Txekiar Errepublika dira, hurrenez hurren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak