Espainiako Vuelta gurean gaur

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko abu. 20a, 09:00

Espainiako Vueltak Debagoiena zeharkatuko du gaur. Hirugarren etapa du gaurkoa Vueltak, Oionen (Araba) hasi eta Arraten (Eibar) amaituko dena, 155,3 kilometrokoa. 13:35ean aterako dira txirrindulariak Faustino V upategietatik eta iragarrita dago 16:30 eta 17:00ak artean ailegatzea helmugara. Arabatik sartuko da gurera, Landatik Leintz Gatzagarantz, hain justu ere. 16:00ak aldera. Hauxe izango da ibilbidea: Arlaban, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Epele, Kanpanzar, Elorrio.

Markel Irizar (RadioShack) oñatiarra eta Iban Velasco (Euskaltel) arrasatearra dira gure ordezkariak tropelean. Jonhatan Castroviejo (Movistar) bizkaitarrak irabazi zuen lehen etapa, Iruñean, zapatuan, taldekako erlojupekoan. Atzo, Iruña-Biana etapan, John Degenkolb alemaniarrak irabazi zuen esprintean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak