24 ordu Maider Unda urreagatik borrokan hasteko

Xabier Urtzelai 2012ko abu. 8a, 14:23

Bihar, abuztuak 9, hasiko du Maider Undak azken lau urteotako borroka garrantzitsuena, eta zorte apur batekin, baita kirol bizitza osokoa ere. Abuztuaren 5etik dago Olaetakoa Londresen, eta han, besteak beste, apur bat entrenatzeko aprobetxatu ditu egunak. Bihar, arratsaldeko lehenengo orduan hasiko dituzte kanporaketak, Excel izeneko kirol instalazioetan (Olinpiar Jokoetako handienak) eta arratsaldeko azken orduan lehian jarraitzen badu seinale ona izango da, azkenera arte egin duen seinale. Uztailean aurreratu moduan urrearekin egiten du amets: "Zergatik ez? Horretarako egin dut horren gogor lan", baina Pekinen lortutako diplomaren ostean, domina batekin elite mailari agur esatea demasekoa izango litzateke oletarrarendako.

Hemen Maider Undari uztailean egindako elkarrizketa:

 

http://goiena.net/albisteak/maider-unda-urrearekin-egiten-dut-amets-zergatik-ez-urte-hauetan-horretarako-egin-dut-lan-gogor-gainera/

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak