Wi-fi publikoekin eta fakturarekin kontuz, opor sasoian

Jon Berezibar 2012ko uzt. 17a, 12:00

Konexio publikoetako zuloen bitartez, esaterako, erraza izan daiteke erabiltzaileen mugikorretara sartzea. Jarraian, 10 gomendio, opor garaian gailu eramangarriekin kontuaz ibiltzeko.

Smartphone-ak eta tabletak bidelagun dira oporretan eta  ia ezinbesteko bilakatu dira planak egin eta informazioa bilatzerako orduan. Aldi berean, baina, gordetzen duten informazio pertsonal kopuru handiarengatik, horiek galdu edo lapurtuak izatea arriskutsua izan daiteke bertan gordetzen baitira posta elektronikoak, helbide agenda, kontaktu agenda bera edota argazkiak. Gailua bera lapurtzea baino, geroago eta ohikoagoa da gailuko datuak osten saiatzea eta wi-fi konexioak dira horretarako arriskutsuenak, etxetik kanpo, noski. Ordenagailu publikoetan ere informazio pertsonala zaintzeko oso tentuz ibili beharra dago.


Balio bikoitza

Diru-zorroa barik azkenaldian lapur askoren anbizio bihurtu dira sakelakoak. Askoren balioarengatik bai baina sakelakoak barruan izan dezaketen informazioarengatik ere dira baliotsuak, banketxeko datuak eta bestelako pasa-hitzak daudelako.

Aholku eta neurri zerrenda:

  •  Banketxeko operazioak ala erosketak egiteko, sekula ere ez erabilin ordenagailu publikorik eta wi-fi konexio publikoak ere ekidin ahal den neurrian.
  •  Erregistratutako saio guztietatik, orria itxi baino lehenago, irten. Bestela, edozein erabiltzaile sar daiteke norbere kontura eta sarbidea izan informazio pribatura.
  •  Promozio eta deskontu guneetarako beren beregi sortutako e-posta helbide bat erabili. Helbide bera erabil daiteke opor sasoian argazki ala informazioa bidaltzeko, atzemanez gero, informazio pertsonalik arriskuan egon ez dadin.
  •  Laneko ordenagailu eramangarriarekin ibiliz gero, zifratu fitxategi garrantzitsuak, segurtasun kopia egin eta leku seguru baten gorde.
  •  Aplikazioak eta software-a eguneratuta izan segurtasunean pitzadurak ahalik eta gehien ekidin ahal izateko.
  •  Bluetooth eta GPS konexioak soilik beharrezkoak direnean erabili, guztietan ahulenak dira-eta.
  •  Hotel, aireportu eta ziberkafeen wi-fi publikoak ahal den neurrian ekidin, sarri ez dute-eta nahi besteko segurtasun mailarik izaten.
  •  Telefonoa zaindu, ezezagun baten eskuetan buka ez dezan.
  •  Antibirusa erabili, ez hainbeste aplikazio eta birus kaltegarriak saihesteko, informazio pertsonala babesteko baizik.
  •  Telefonoaren faktura ondo begiratu, iruzur baten pistarik argiena izan daiteke gorakada bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak