BEZaren igoera eta neurri sorta iragarri ditu Raxoik

Goiatz Arana Begiristain 2012ko uzt. 11a, 17:03

Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko presidenteak egingo dituen murrizketa ekonomikoak aurkeztu ditu Diputatuen Kongresuan (albiste barruan, zerrendatuta). Neurriak "inoren gustukoak ez diren arren, hartu beharrekoak" direla adierazi du Raxoik eta gaineratu du sakrifizioa ez dela alferrikakoa izango. Jakinarazi duenez, neurrion eragina 65.000 milioi eurokoa izango da datozen bi urte t'erdian. BEZ igoeren gainean galdetu diegu herritarrei. 

Hona hemen, iragarritako neurria:
 
  • BEZ arrunta %18tik %21era igoko da
  • BEZ murriztuak %8tik %10era egingo du gora (%4an geratuko da oinarrizko ondasunei dagokiena)
  • Orain arte bezala, langabezia saria 24 hilabetekoa izango da gehienez, baina lehen sei hilabeteetan mantenduko dira sariak; hortik aurrera diru gutxiago jasoko dute langabeek
  • Kotizazio sozialak % 1 jaitsiko dira 2013an, eta beste hainbeste 2014an
  • Liberatu sindikalen kopurua txikitu egingo da
  • Langile publikoak gaixo baimenean daudenean dituzten baldintzak sektore pribatukoekin parekatuko dira
  • Administrazio zentraleko langileei –baita udaletako eta erkidegoetako goi karguei ere– 2012ko Eguberrietako aparteko saria kenduko diete, baina langile publikoek berreskuratu egingo dute pentsio-funts gisa 2015erako
  • Udal erakundeetako zinegotzi kopurua murriztu egingo da, hamarretik hiru gutxiago egongo dira
  • Alkate eta zinegotzien soldatak biztanleriaren arabera finkatuko dira; estatuko aurrekontuetan baremo bat zehaztuko da udalerriaren arabera
  • Udal mailako enpresa publiko batzuk desagertu egingo dira
  • 2013tik aurrera etxea erosten dutenek ez dute zerga kenkaririk jasoko —printzipioz, Nafarroako Gobernuak eta EAEko diputazioek ez dute zertan neurri hori indarrean jarri—
  • Denden ordutegietan liberalizazioak egongo dira
  • Enpresek langileko pagatzen dituzten gizarte kotizazioak puntu bat jaitsiko dira
  • Tabakoaren gaineko zerga handitu egingo da
  • Ingurugiroaren gaineko zerga ezarriko da, "kutsatzen duenak ordaindu dezan"
  • Erregaia garestitu egingo da

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak