Eroskiko goi-zuzendariek %13,5 gutxiago kobratu zuten iaz

Leire Kortabarria 2012ko eka. 18a, 11:53

Goi-zuzendariei soldata txikitu die Eroskik 2011n: 13 goi-zuzendariek %13,5 gutxiago kobratu zuten. Iaz, goi-zuzendaritzako 13 kideek 1,72 milioi euro kobratu zituzten, eta aurreko urtean hura osatzen zuten 11 kideek, 1,99.

Eroskik bere horretan utzi zuen administrazio batzordeko kideek dietetan kobratzen dituzten 8.000 euroak.

Eta krisiari aurre egiteko neurri gehiago hartu gura ditu Eroskik: zehazki, bazkide ohiei aukera eman gura die, Eroskiri bere garaian ekarritako dirua Eroskin uzteko, interesen truke. Proposamen hori Eroskiren ohiko batzar orokorrera eramango dute. Eroskiren helburua da bere ondarea indartzea.

Bazkide ohia beti aske izango da gura duen erabakia hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak