"Berehalako konponbidea" eskatu du bankuetako bezeroen elkarteak

Leire Kortabarria 2012ko eka. 15a, 02:00

Banku, aurrezki kutxa eta aseguru-etxeen bezeroen ADICAE elkarteak Espainiako Gobernuari eskatu dio "berehala" konpon dezala bankuen zenbait produktu dituztenen arazoa: zehazki, partizipazio preferenteak dituztenak, akziodun txikiak eta "beste zor produktu batzuk" kontratatuta dituztenak. Hori eskatzeko Borroka Eguna deitu du hilaren 23rako.

ADICAEren esanetan, "txarrena gertatuz gero, hiru milioi familia harrapatuta geratuko dira".

Are gehiago: ADICAEren iritziz, "Espainian planteatu den arriskua, erakundeak likidatzekoa, finantza-kontsumitzaileen historian inoizko iruzur handiena izan daiteke".

Europako Batasunetik "datozen albisteekin" kezkatuta agertu dira ADICAEko ordezkariak. Izan ere, azaldu dutenez, errenta finko edo aldakor produktu jakin batzuk dituzten bezeroek "aurrezki guztiak galtzeko" arriskuan egongo dira. Arrisku hori "teorikoa" zen, baina, bete egiten bada, "konfirmatuta" geratuko da produktu horiek modu masiboan merkaturatzea "iruzurra" izan zela.

Horregatik, ekainaren 23an mobilizatzera deitzen ditu ADICAEk kaltetu guztiak eta baita "herritar eta giza-erakunde guztiak" ere. Egun horretan, "erantzunak eta irtenbideak exijitu" nahi dituzte "finantza arazoak" dituzten guztiendako. Izan ere, arazo horiek "finantza-erreskateaz geroztik okertu egin dira", ADICAEren ustez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak