Aldundiak 490.000 euro banatu ditu parte-hartze prozesuak laguntzeko

Leire Kortabarria 2012ko eka. 14a, 12:05

Foru Aldundiak 490.000 euro banatu ditu herritarren parte-hartze prozesuetan. Udalei eta herri mugimenduei eman dizkie dirulaguntzak, eta 103 proiektu lagundu ditu denetara. Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritzaren bidez egin du hori.

Proiektu horietatik 87 udalek bakarka bultzatutakoak dira; bost, udal bat baino gehiagok batera; eta 11, herritarrek sortutako erakundeek.

Udalek, bakarka edo taldeka, 92 dirulaguntza eskaera egin dituzte eta, denen artean, 365.000 euroko dirulaguntzak jaso dituzte. Herritarrek sortutako erakundeek 11 eskaera aurkeztu dituzte, eta 125.000 euro lortu dituzte.

Arantza Ruiz de Larrinaga Herritarren Partaidetzarako zuzendariak balorazio ona egin du: "Kontuan izan behar dugu bai zuzendaritza bai diru laguntzak berriak direla. Momentu honetan, Gipuzkoan, ehunetik gora prozesu daude martxan herritarren parte-hartzea bultzatzeko: 88 udal ditugula kontuan hartuta, oso datu esanguratsua da eta garrantzitsua".

Gipuzkoako Foru Aldundiak landu nahi dituen ardatz nagusietako bat da parte-hartzearena: "Gipuzkoako herritarrengana demokrazia zabaltzea, Gipuzkoako instituzioak irekitzea eta, horretarako, herritarren parte-hartzea instituzioetan bermatzea", esan du Foru Aldundiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak