Krisiari nola aurre egin kooperatiben ikuspuntutik, Forokoop foroan

Irati Goitia 2012ko eka. 13a, 16:09

Kooperatibek krisiaren aurrean nola erantzun aztertu dute gaur goizean Garaia Berrikuntza Gunean egin duten Forokoop Kooperatiba eztabaidarako VI. Foroan.

 

Forokoop, Kooperatiba Eztabaidarako Foroa, egin dute gaur goizean Garaia Berrikuntza Gunean. Kooperatibek krisiaren aurrean nola jokatu izan dute eztabaidagai bertan batu direnek eta gogoan izan dute baita Kooperatiben Nazioarteko urtea.

Felipe Yarrituk Euskal Kooperatiba Guneen presidenteak, Javier Goienetxek Konfekoopeko presidenteak eta Jose Mari Larrañagak Forokoopeko moderatzaileak ekin diote gaurko foroari. Historian krisi ugari bizi izan ditugula nabarmendu dute eta gaineratu gaur egun bizi dugun krisitik ateratzea lortuko dugula. Horretan kooperatibek zeresan handia dutela nabarmendu dute.

Krisiaren aurrean, kooperatiben ekarpena

Mariano Ferreren gidaritzapean eztabaida izan dute ostean. Hizlariak Pako Garmendia eta Inazio Irizar izan dira eta eztabaidarako gaia, berriz, kooperatibek krisiaren aurrean zein ekarpen egin dezaketen. Pako Garmendia katedradunak nabarmendu du kooperatiben abantailetako bat euren elkartasuna dela; elkarren artean babestea. Arazo nagusiena, bestalde, erabaki hartzeen erantzukizuna norena den ez zehaztea. Ardurak ezartzea ezinbestekoa dela gaineratu du.

Bestetik, Inazio Iribar enpresariak adierazi du kooperatibak krisiari aurre egiterako orduan gainontzeko enpresak baino hobeto prestatuta daudela, baina kooperatiben hainbat aspektu eta printzipio birplanteatu beharko litezkeela gaineratu du. Hala, sozietate anonimoak erabaki estrategikoak hartzerako orduan, askoz azkarragoak direla esan du, kooperatibetako prozedura dena egin beharrik ez dutelako; eta hori kooperatiben desabantailarako dela. Horrenbestez, kolokan jarri du kooperatibetako izaera "demokratikoa".

Mahai gainean jarritako gaiak word coffee formatuan ere eztabaidatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak