Krisiaren aurrean kooperatibek zela erantzun duten aztertuko dute gaur Garaian

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko eka. 13a, 10:49

Kooperatibak krisiaren aurrean. Horixe gaioi aztertuko dute gaur Garaia berrikuntza Gunean, Arrasaten, Forokoop Kooperatiba-eztabaidarako VI. Foroan. Goiz osoa emango dute eztabaidan. Besteak beste, krisiaren aurrean, kooperatibek ze ekarpen egin duten aztertuko dute Pako Garmendiak eta Inazio Iribarrek. Eztabaida irekia izango da eta Mariano Ferrer kazetariak moderatuko du.

Hauxe da egitaraua:

  • 09:00: Material ematea.
  • 09:15: Aurkezpena; Felipe Yarritu Euskal Kooperatiba Guneen presidentea eta Javier Goienetxea Konfekoopeko presidentea.
  • 09:30: Alde biko eztabaida, jendearen parte hartzearekin: Pako Garmendia eta Inazio Iribar eztabaidan. Mariano Ferrer kazetaria moderatuta.
  • 10:30: Word kafea.
  • 13:00: Kooperatiben 90. Nazioarteko Egunaren mezuaren irakurketa. Javier Goienetxea Konfekoopeko presidentea.
  • 13:15: Bideoa: 2012 kooperatiben nazioarteko urtea.
  • 13:30: Word Coffeeko ondorioak. Jose Maria Larrañaga, Forokoopeko moderatzailea.
  • 13:45: Hitzaldi nagusia: Manuel Torres, Diseños Industriales SAU enpresako presidentea.
  • 14:30: Agurra.

Hizlarie gaineko informazioa hemen.

Forokoop edo Kooperatiba Eztabaidarako Foroak, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak (EKGK) eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak (KONFEKOOP) partekatzen duten kezka batean du jatorria, kooperatiba gaien inguruan hausnarketa teoriko zein praktikoak egiteko beharrean hain zuzen ere.

2007tik hona hainbat foro antolatu ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak