Dirulaguntzak jasotzen dituzten langileen soldatak finantzatuko ditu Lanbidek

Leire Kortabarria 2012ko eka. 11a, 13:36

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren %100 adinako kopurua finantzatuko die enpresei sei hilabetez, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaileak kontratatzen badituzte. Aurten, LGS hilean 641,40 eurokoa da.

Neurri horren berri eman du gaur Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak, Gemma Zabaletak, La Caixaren Obra Sozialaren barruan garatzen den ‘Incorpora Euskadi Sartu’ programaren aurkezpenean, Bilbon.

Kontrataziorako laguntza horiek Lanbidek langabetuak laneratzera eramateko garatzen dituen tokiko eta eskualdeko  planen barruan daude.

Enpresen eta gizarte-erakundeen ordezkari askorekin izandako lan-gosarian Zabaletak gogora ekarri duenez, legegintzaldi honetan gaur arte bere sailak eta Lanbidek garatu dituzten enplegu-planei esker Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren 3.000 hartzaile baino gehiago hasi dira lan egiten. “Gizarte-prestazioak eta enplegua lotu ditugu, eta formula horren oinarriak enplegurako aktibazioa, orientazio pertsonalizatua eta prestakuntza dira”, esan du Zabaletak.

Abenduan Lanbidek bere gain hartu zuen Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) eta Etxebizitzako Gastuak Osatzeko Prestazioaren (EGOP) kudeaketa osoa, laneratzearekin lotzea helburu.  Horrela, gizarte-prestazioak enplegua modu aktiboan bilatzearekin edo lan-merkatura sartzeko prestakuntzarekin lotzen dituen Estatuko lehenengo erkidegoa izan da Euskadi.

Gutxieneko errenta handienak

“Estatu osoan gutxieneko errenta handienak eskaintzen dituen erkidegoa gara, baita prestazio horiek enplegurako aktibazioarekin lotzen dituen leku bakarra ere; sistemak badu irteteko atea, jendeari errenta ez ezik aukerak ere eskaintzen dizkielako”, azaldu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak