Zerga bilketaren gaineko batzarra egingo dute Aldundiak eta alkateek

Leire Kortabarria 2012ko eka. 7a, 14:46

Helena Franco Ogasun eta Finantza foru diputatuak Gipuzkoako alkate guztiak datorren martitzenean batzarrera gonbidatu ditu. Han, aurtengo zerga bilketaren datuen eta horrek Udalak Finantzatzeko Foru Fondoan izan dezakeen eraginaren gaineko informazioa emango die.

Horrez gain, udal zergetan aldaketak sartzeko Foru Arau Proiektuari buruzko informazioa eskainiko du Gipuzkoako Ogasun eta Finantza Departamenduak. Alkateek bestelako zalantzak eta ekarpenak egiteko aukera ere izango dute.

2012ko otsailaren 17an alkateekin egindako bileran hartutako konpromisoari erantzuten dio datorren asteko bilerak: hilabete batzuetan zerga-bilketaren joera ikusi eta horren inguruko informazioa zuzenean helaraztea.

Bestalde, Lurralde Finantza Kontseiluaren deialdia gauzatzeko eskaeraren tramite formala bete denez, Foru Aldundiak organo hori deitzeko erabakia hartu du dagoeneko, indarrean dagoen araudiari jarraituz. Beraz, epe barruan eta dagokion eran deituko du bilera hori. Hala ere, alkateekin bilerak egiten jarraituko du Aldundiak, udalak ondo informatuta edukitzeko guztiekin elkarlanean jardun nahi duelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak