Diputazioa eta Adegi elkarlanerako prest, Gipuzkoa "pairatzen ari den ekonomia krisi larriari" aurre egiteko

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko eka. 6a, 10:23

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adegik batzarra egin zuten atzo Foru Aldundian. Pello Gibelalde Adegiko presidente berria eta Martin Garitano ahaldun nagusia elkartu ziren, ofizialki, mahaiaren bueltan. "Gipuzkoako enpresen egoera eta Gipuzkoari eta bere enpresei dagozkien gaiak" aztertu zituzten. Batzarreko irudirik ez dago eta Foru Aldundiak ohar labur bat igorri die hedabideei. Foru Aldundiak Gipuzkoako enpresaburuen elkarteari "errespetu instituzionalik eza" leporatu ziola egun gutxi batzuk igaro direnean batzartu dira bi erakundeetako buruak.

"Bi aldeek elkarlanerako disposizioa erakutsi dute Gipuzkoa pairatzen ari den ekonomia krisi larriari aurre egiteko eta enplegua eta ehun ekonomikoa mantendu, kohesio soziala bultzatu eta gipuzkoarren ongizate maila mantentzeko". Horixe dio Foru Aldunditik hedabideetara bidali duten oharrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak