Oñatiko campuseko 61 ikaslek graduko eta graduondoko diplomak jaso zituzten barikuan

Aketz Zubia 2012ko eka. 5a, 15:13

Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateak titulu akademikoak eman zituen barikuan, ekainak 1, Oñatiko campuseko 61 ikasleri. Ekitaldi akademikoan Lander Beloki Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoak eta Josu Ugarte Nazioarteko Eragiketa zuzendariak parte hartu zuten.

Mondragon Unibertsitateko ikasleei egindako diploma banaketa, 18:00etan hasi zen Oñatiko campuseko entzunaretoan. Ikasle horietatik 36 graduatuak dira; Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza ikasketak burutu dituztenak eta Zuzendaritza Idazkaritzakoak. Horrez gain, beste 25 ikaslek graduondoko titulua jaso zuten Enpresa Zuzendaritzako Masterrean. Horrez gain, Josu Ugartek, Muko Nazioarteko Eragiketa zuzendariak Globalizazioa eta gu: Zer aukera sortzen zaigu? hitzaldia eman zuen eta ondoren, Iosu Zabala errektoreak eman zion amaiera ekitaldiari.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak