Merkatari txikiendako hitzaldia antolatu dute

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko eka. 4a, 15:48

Merkataritza elektronikoaren gaineko azalpenak emango dituzte. Hilaren 14an izango da, 15:00etatik 16:00etara, Debagoieneko Mankomunitatean.

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Tursimo sailburuordetzak eta SPRIk txikikazko merkataritzari zuzendutako probrama bat argitaratu dute, txikikazko merkataritzaren jardueran komertzio elektronikoaren estrategiak barneratzeko helburuaz eta horrela, lehiakortasuna hobetzeko asmoz.

Hori horrela, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordetzak diseinatutako eta SPRIk kudeatutako Saltoki txikizkariak merkataritza elektronikorantz (e-commerce) bultzatzeko laguntzak ekimenaren gaineko jardunaldi informatibo bat antolatu du markatari eta beste interesatu batzuendako.

Hitzaldia hilaren 14an izango da, 15:00etatik 16:00etara, Debagoieneko Mankomunitateko Udalaitz aretoan. Parte hartzeko izenematea ekainaren 8a baino lehen eman behar da 943 79 30 90 zenbakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak