LKS Ingeniaritza, iraunkortasun ziurtagiri lider bateko kide

Leire Kortabarria 2012ko mai. 28a, 12:37

LKS Ingeniaritza Breeam ES ziurtagiriaren taldeko kidea da, eta gaur, astelehena, ziurtagiria Gasteizen egitekoa den batzarrean izatekoa da, Aholkularitza Batzordeko kide gisa.

Joan den apirilean, Breeam ES ziurtagiriak LKS onartu zuen bere lantaldeko formazio-erakunde gisa. Horren bitartez, ziurtagiriaren metodologia eta tresnak erakusteko baimena jaso zuen.

LKS-k Breeam ziurtagiria erabiltzen duten hainbat proiektutan lan egin du; besteak beste, Gasteizko Buesa Arena pabilioian egin duen lanari esker, eraikin horrek Oso Ona kalifikazioa lortu du, eta Bikain kalifikazioa du helburu.

Hamar ikuspuntuko balorazioa

Munduan, eraikuntza iraunkorra ebaluatzen eta aitortzen duen ziurtagiri liderra da Breeam. Eraikuntza iraunkorraren merkatuan 20 urtetik gorako ibilbidean, 200.000 proiektutik gora egin ditu eta 4.700 aholkulari inguruko sarea dauka.
10 kategoria ebaluatzen ditu eraikin baten iraunkortasuna ziurtatzeko: kudeaketa, osasuna eta ongizatea, energia, garraioa, ura, materialak, hondakinak, lurra modu ekologikoan erabiltzea, kutsadura eta berrikuntza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak