Krisiaren aurkako aliantza eskatzen du Adegik eta ohartarazi du aurten 4.000 lanpostu galduko direla

Leire Kortabarria 2012ko mai. 23a, 13:40

Euskal ekonomia ere ez da salbatu: Euskadi atzeraldian dago, eta aurten 4.000 lanpostu galduko dira Gipuzkoan. "Batera boga egin ezean, batera hondoratuko gara", esan du Adegik gaur. Egoera ekonomikoaren bere aurtengo txostena aurkeztu du, hain zuzen ere.

Egoera oso larria da, Adegiren esanetan: "Gero eta enpresa gehiagok, baita lana dutenak ere, itxi egin behar dute edo horren arriskuan daude, dirurik ez dutelako". Horregatik, finantzaketa-neurriak "bat-batean" behar direla esan du Adegik.

Gipuzkoako enpresek ekoizten jarrai dezaten, ezinbestekotzat jotzen du Adegik aliantza edo elkarlan handi bat: "Denok batzen gaituzten minimo batzuk topatu behar ditugu". Aliantza edo hitzarmen hori honelakoa izan beharko litzateke, Adegiren iritziz: "Alde bakoitzak egin beharreko ahaleginak adostu behar dira, enpresak erreskatatzeko politika publikoak eta ekonomia bultzatzeko neurriak". Izan ere, "hau ez da edonolako krisia".

Gipuzkoa ere, krisian

Gipuzkoako patronalak ohartarazi duenez, krisiaren erdian, "Gipuzkoa ez da uhartea, eta berriz atzeraldian dago". Honako datuak eman ditu: 2011ko azken hiruhilekoan, jarduera ekonomikoa %0,2 txikitu zen, eta, lehenengo hiruhilekoan, Gipuzkoaren Barne Produktu Gordina %0,4 murriztu zen. 2008an izandako maximoa baino %4,7 txikiagoa izan zen.

Horrez gain, 2011ko azken hiruhilekoan Gipuzkoako ekonomia "ez zen batere hazi", eta gainera, 2012ko lehen hiruhilekoan, "pilatutako %4ko atzeraldia" du. Makineria da hazi den jarduera ekonomiko bakarra, Adegiren esanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak