Bailarako 9 enpresa makina-erreminta biurtekoan, gaurtik

Leire Kortabarria 2012ko mai. 28a, 12:41

Gipuzkoako 105 enpresak, tartean Debagoieneko bederatzik, erakutsiko dute euren lana Espainiako Makina-Erremintaren Biurtekoan, gaurtik –maiatzak 28– ekainaren 2ra arte, Bilbao Exhibition Centren. Azoka 12:00etan inauguratuko dute eta Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroa izango da bertan, beste batzuen artean.

Sektore horren erakustoki eta topagune handia da Biurtekoa. Ekoizle, inportatzaile, banatzaile eta erosle gehienak hantxe bilduko dira.

25 herrialdeko 1.171 enpresak, %46 atzerrikoak, erakustokia ipiniko dute BECen. Makina eta ekoizketa-prozesuetarako soluzio berrienak hantxe erakutsiko dituzte. Mundu osoko bisitariak eta erosketa-ordezkariak ere espero dituzte antolatzaileek; tartean, merkatu estrategikoetakoak, hala nola Brasil, Txina, India, Mexiko, Turkia edo Errusiakoak, beste batzuen artean. 2012ko azokan duela bi urte baino stand gehiago izango dira. 

Debagoienetik, enpresa hauek baieztatu dute Biurtekoan izango direla: Bermatik Transportadores SLU (Aretxabaleta), Danobat Railway Systems S.Coop. (Bergara), Fagor Arrasate S.Coop. (Arrasate), Fagor Automation S.Coop. (Arrasate), Num CNC Highend Applications SA (Oñati), Sisteco Maquinas-Herramienta S.L. (Elgeta), Soraluce Sdad. Coop. (Bergara), Talleres Filber S.L. (Bergara) eta Tecnología y Sistemas para EDM S.L. (Bergara).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak