EAEk turista atzerritarren etorreraren marka hautsi du lehen lauhilekoan

Goiatz Arana Begiristain 2012ko mai. 22a, 15:31

Bisitarien kopuru osoa aintzat hartuta, 2012ko lehen lauhilekoa bigarren onena izan da euskal turismoarentzat, joan den urteko marka hoberenaren ondoren. 2012ko urtarriletik apirilera, 600.000 turista baino gehiago erregistratu dira euskal hoteletan, joan den urtean baino % 3 gutxiago, baina aurreko urteetan baino "askoz" gehiago (2009an baino % 16 gehiago).

Lehen lau hilabete horietan, Arabak bere marka hautsi du turistei dagokienez (joan den urtean baino % 0,8 gehiago), aldiz behera egin du Bizkaian (% 1,7 jaitsi da) eta Gipuzkoan (% 6,5 egin du behera).

Gipuzkoa izan da, beraz, lehen lauhilekoan turista gehien galdu duen lurraldea: guztira, 2011n baino 14.746 gutxiago izan ditu (% 6,5 gutxiago). Aldi horretan, 210.895 turista izan dira Gipuzkoan. Murrizketa hori bereziki Espainiako turisten kasuan sumatu da, %7,4ko jaitsiera izan baita.

Eusko Jaurlaritzako Turismo sailetik adierazi dute turismoa dela "sintomarik onenak erakusten jarraitzen duen sektorea EAEn".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak