Bidalitako autolikidazio proposamenen %87 onartu dituzte

Leire Kortabarria 2012ko mai. 22a, 14:37

Errenta aitorpen kanpainan, bukatu da autolikidazio proposamenak onartzeko epea. Ogasunak bidali dituen proposamenetatik %87,5 onartu dituzte zergadunek, iaz baino gehiago: iaz, %86,4 onartu ziren.

Aurten, 230.153 autolikidazio proposamen bidali ditu Ogasunak, eta 201.396 zergadunek onartu egin dituzte. Iaz, 224.066 bidali zituen Ogasunak, eta 193.588 lagunek onartu zuten berea.

Zergadunari dirua itzultzekoak izan dira 162.675 proposamen, kopuru osoaren %90,1 (180.494 guztira), eta zergadunak ordaindu egin behar izan du 38.721 kasutan, kopuru osoaren %78 (49.659 guztira).

Emaitza ekonomikoari dagokionez, 145,7 milioi euro bueltatu behar izan ditu Foru Ogasunak, eta zergadunek 29,8 milioi euro ordaindu behar izan diote.

Autolikidazio proposamen gehienak Internetez onartu dituzte zergadunek: hala izan da 113.809 kasutan (%56,5). Telefonoz onartu dute 87.587 zergadunek (%43,5).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak