Erkideko arduradunak, pozik iazko emaitzekin

Leire Kortabarria 2012ko mai. 18a, 18:14

Erkidek, Euskadiko Kooperatiben Federazioak, 2011ko ekitaldiaren balorazio ona egin du, krisi orokorra izanda ere, kooperatiba gehiago egin dira bazkide, eta lanpostuak sortu dira. Balorazio hori Bilboko Ercilla hotelean egin dute gaur Erkideko goi-ordezkariek: Agustin Mendiolak, Erkideko zuzendariak, eta Andoni Zendoiak, presidenteordeak. Zehazki, iaz, Euskadin, 117 lan asoziatu kooperatiba sortu zirela esan dute.

Arlo ekonomikoa alde batera, hainbat emaitza nabarmendu dituzte Mendiolak eta Zendoiak:

  1. Gizarte Segurantza Legea aldatzea lortu izana eta horri esker autonomo gisa kotizatzen duten bazkide kooperatibistek erretiroa 63 urterekin hartu ahal izatea
  2. Kooperatibismoa promozionatzeko "kanpaina handia" egin izana 40 hezkuntza zentrotan
  3. Lan-baldintzak hobetzeko eta lan-arriskuak txikitzeko kanpaina hasi izana
  4. Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean, Orientazioa Hobetzeko Programa martxan jarri izana, hezkuntza kooperatibetako ikasleei hurrengo ikasketak aukeratzen laguntzeko
  5. Hezkuntza kooperatibetan euskara hobeto erakusteko programa bukatu izana
  6. Kooperatiba txikiek kosteak kalkulatzeko eta kontrolatzeko programa martxan jarri izana (19 kooperatibak parte hartu zuten iaz, eta beste 16ra zabalduko dute aurten
  7. Espainiako erkidegoen artean, lan asoziatuko kooperatiba gehien sortzen dituen erkidegoa Euskadi izan dadin, behar diren ekintzak egin izana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak