Krisiari aurre egiteko hitzaldia enpresarientzat

Aketz Zubia 2012ko mai. 18a, 17:11

Atzo, maiatzak 17, ikastaroa jaso zuten eskualdeko enpresariek, Bergarako Miguel Altuna Institutuak antolatuta; Grupo Bentaseko bazkide eta zuzendari Vicente Gutierrez eta Ana Blancok krisi egoera honetan lan egiteko gakoak zeintzuk diren azaldu zieten. Krisian arrakasta eduki duten enpresek zer duten amankomunean ezagutzeko aukera izan zuten.

Grupo Bentaseko ordezkariek sektore desberdinetan egindako ikerketei buruz hitz egin zuten (fabrikazioan, forjan, automozioan, makina erremintan, eraikuntzan, elikaduran, etab.) eta gaur egun oraindik ere arrakasta izaten jarraitzen duten enpresetan egindako ikerketen ondorioak ere aurkeztu zituzten. Izan ere, enpresa batzuk atzeraldian badaude ere, badira krisi garaiotan gero eta gehiago fakturatzen dutenak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak