Grebaren ordez, kale-bilkurak eta itxialdiak hilaren 31rako

Leire Kortabarria 2012ko mai. 16a, 18:04

ELA eta STEE-EILAS sindikatuek aldatu egin dute maiatzaren 31rako sektore publikorako deitu zituzten mobilizazioak: greba deialdiaren ordez, kale-bilkurak, itxialdiak eta kaleko protestak deitu dituzte.

ELAk eta STEE-EILASek "borroka eta mobilizazio" eguna deitu dute hilaren 31rako. Esandako ekintzak eta gero, Gasteiz, Bilbo eta Donostian kale-agerraldiak egingo dituzte.

Bi sindikatuek berretsi egin dute aurretik egindako salaketa: alegia, "zerbitzu publikoak jasaten dabiltzan eraso sistematikoa, lan eta gizarte eskubideen murrizketa eta enplegua suntsitzea". Eusko Jaurlaritzari "hauteskunde interesak" egotzi dizkiote.

Mobilizazio gehiagori atea ireki diete, izan ere, "mobilizazioen dinamikaren aldeko apustua" egiten jarraitzen dutela esan dute, lanuzteak barne, baina ez dute zehaztasun gehiago eman.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak