Energia eraginkortasun aholkuak jasoko dituzte 80 enpresa txiki eta ertainek

Leire Kortabarria 2012ko mai. 16a, 14:00

Euskadiko 80 enpresa txiki eta ertainek ingurumen eta energia eraginkortasun aholkuak jasoko dituzte, Europako programa baten eskutik. Industria Saileko SPRIk eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) hitzarmena egin dute programa hori bideratzeko.

Industria Sailaren helburua da 80 enpresa horiek lehiakorragoak eta iraunkorragoak izan daitezen. Hori lortzeko programa, Susteen izenekoa, Europako Batzordeak ordaintzen du, zati baten.

Europako Batzordeak, Lehiakortasun eta Berrikuntza delako programaren barruan, Europako eskualde-tamainako enpresek ingurumen aldetik lan hobea egin dezaten nahi du, aldi berean lehiakorragoak eta eraginkorragoak izanda.
 
Bestalde, Industria Sailaren mende dauden SPRI eta EEE sozietate publikoek lankidetza hitzarmena egin dute, bien arteko lotura estutzeko eta proiektua bideratzeko.
 
Bi sozietateok hitzaldi bat eta hiru workshop antolatuko dituzte, eta EEEk aukeratutako 80 enpresa txiki eta ertain horiek betetzeko autodiagnosi galdeketa bat egin eta energia aldetik eraginkorrago izateko aholkularitza teknikoa emango die.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak