"Zela lortu energia, eguzkia eta haizea erabilita? Zuk zeuk kalkulatu instalazioa eta zuk zeuk egin muntaketa". Horixe lortu nahi da ikastaro honekin, Arizmendikoek diotenez.
Maiatzaren 18, 19 eta 26an izango da ikastaroa. 12 ordu guztira. Arlo teorikoa, Ferixalekuan landuko da eta praktikoa, ostera, Mankomunitatean. Arrasaten. 90 euro balio du ikastaroak. 10 laguneko taldea osatuko da eta aditzera eman dutenez, oraindik badaude plazak libre. Xabier Lizaur Ekitermik enpresakoak izango da irakaslea.
Plazak libre
Esandako moduan, oraindik badaude plazak libre; hortaz, interesa duenak lehenbailehen eman behar du izena. Non?: Arizmendin, 943 77 20 25 telefonoan, edota helbide elektroniko honetara idatzi eta eskaria eginez: eraikuntza@arizmendi.ikastola.net
Energia berriztagarriak
Landuko diren edukiak honako hauek dira:
- Energia berriztagarriak.
- Plaka fotovoltaikoak eta minieolikoak.
- Kalkuluak eta dimentsionamendua.
- Instalazio prozesua.
Arizmendiko Lanbide Heziketak antolatu du.