Gipuzkoako Stop Desahucios plataformaren sinadura bilketa zapatuan

Goiatz Arana Begiristain 2012ko mai. 15a, 14:25

Eskoriatzako erdigunean egongo da mahaia, 11:00etatik 14:00etara, eta kaleratzeen kontrako sinadura eman ahalko da bertan. Herri Ekimen Legislatiboaren baitan antolatu dute ekintza eta Ezker Anitzak bat egin du.

Firma horien bitartez lortu gura dutena da pertsonek euren zorra kitatu ahal izatea etxebizitza banketxeari entregatuz, berriz ere hutsetik hasi ahal izateko. Horrekin batera eskatzen dute hipoteka ez ordaintzeko arrazoiak borondatezkoak ez diren kasuetan maizterra ez kaleratzea bere ohiko bizitokitik, edo bost urteko epean bertan bizitzen jarraitu ahal izatea alokairu sozialaren bitartez, hau da, diru-sarreren %30 gainditzen ez duen errenta ordainduz.

Espainian martxan ipinitako Herri Ekimen Legislatiboaren bitartez, hipoteka-legea aldatzeko eskatu gura dute kongresuan. Eta horretarako, 500.000 sinadura batu behar dituzte urriaren 31 baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak